elkar
Livres Musique dvd Jeux
Démarrer session Enregistrement
Zure posta elektronikoa edo bezero zenbakia:
Mot de passe:
Si vous avez oublié votre mot de passe cliquez ici
00
Panier de commande
elkar
Conditions contractuelles

1-Onarpena:

Erosketa eskaeran azaltzen den ONARTU botoian sakatu behar da produktuak erosi ahal izateko eta horren bidez, Euskal Kulturgintza Saren www.elkar.com orrian azaltzen diren Kontratazio-Baldintza Orokor guztiak onartzen dira, produktuak erosi baino lehen, ondoren Kontratazio-Baldintza Orokorretan egindako aldaketak aplikatu gabe. Onarpenaren geroztik, erabiltzailea ELKARren Bezeroa izango da, Kontratazio-Baldintza Orokor hauetan zehazten den bezala. Euskal Kulturgintza Sak ondoren eskainitako edozein produktuk beste kontratazio bat eskatuko du.

2-Prezioak:

Produktu bakoitzaren prezioa web orriaren eskaera datan azaltzen dira, denek BEZa gehitua dute (Balio Erantsiaren Zerga). Eskaintzak ondo markatuak eta identifikatuak egongo dira, aurreko prezioa eta eskaintzaren prezioa modu onean azalduz.

Euskal Kulturgintza SAk egokiak ikusten dituen aldaketak egiteko eskubidea dauka, aurrez inolako abisurik eman gabe; merkatuaren arabera, produktuak eta zerbitzuak egunero aldatu ahal ditu.

Produktuaren prezioa legez arautua dagoela eta editoreak edizio bakoitzaren prezioa erabakitzen duela birgogoratzen dizugu. Editore batek prezioa aldatzen duen bakoitzean, Euskal Kulturgintza SAk bere bezeroei jakinarazi behar die. Bereziki, Euskal Kulturgintza SAk bere bezeroei jakinarazi die inportatu behar diren liburuen azken prezioan aldaketak egon daitezkeela, erreferentzia prezioa jartzeko unean eta erosteko unean egon daitezkeen aldaketa desberdintasunak direla medio.

Eskaeran bidalketa gastuak beti azaltzen dira. Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetara eginiko bidalketetan Euskal Kulturgintza SAk ez ditu herrialde bakoitzaren muga-zergak bere gain hartuko.

Web orrian azaltzen diren bidalketa gastuak orientagarriak dira eta liburu bataz-besteko pisuaren (560 gr) arabera kalkulatzen da. Euskal Kulturgintza S.A.k bidalketa gastuak alda ditzake, arestian aipatu pisuaren %10, gutxi gorabehera, aldatzen denean. Prezioan aldaketa egonez gero, Euskal Kulturgintza S.A. Bezeroari aldaketa jakinaraziko dio posta elektronikoaren bidez eta Bezeroak bere eskaera bertan behera uzteko aukera izango du, inolako gastu gehigarririk gabe.

3-Ordaintzeko erak:

Erosketa guztiak ondoren zehazten diren kreditu-txartelen bidez egin daitezke, halaber azaldu ahal diren beste bide batzuen bidez.
  • Visa
  • MasterCard
  • American Express
Halaber, Estatu espainolean eginiko bidalketetan errenboltsoz ordain daiteke. Kasu batzuetan eta iruzurrak ekiditeko asmoz, Euskal Kulturgintza SAk bezeroari ordaintzeko era zehatza eskatu ahal dio, eroslearen identitatea ongi ez egiaztatzekotan.

4-Ematea:

Bezeroak bidalketa mota aukera dezake, bere bidalketa zonaren aukeren artean. Garraio-mota bakoitzaren arabera, emate epeak, zerbitzuaren kalitatea, emate tokia eta kostua desberdinak izango direla kontuan hartu behar du.

Euskal Kulturgintza SAk nazioarteko eta bertako ospe handiko garraio-enpresen bidez eskaerak bidaltzen ditu. Bezeroak bere etxean eskaera jasotzeko epea produktuaren eskuragarritasunaren eta bidalketa zonaren araberakoa da. Eskaera onartu baino lehen, jasotzeko epearen informazioa jasoko du. Hala ere, eskaera bakoitzaren egoeraren arabera alda daitezke. Bereziki, bidaltzeko epeak alda daitezke garraiolariaren arazoengatik eta eskaera emateko zailtasunengatik.

Bezeroak bere eskaera zehaztutako datan ez jasotzekotan, Euskal Kulturgintza Sarekin harremanetan jar daiteke 902 115 210 edo +34 943 310 301 telefonoetan.

5-Ados ez egoteko eskubidea:

Euskal Kulturgintza SAk Bezeroari bere eskaera edozein unetan bertan behera uzteko aukera ziurtatzen dio eta inolako gasturik gabe, garraiolariaren esku jarri baino lehen deuseztapena komunikatzen baldin bada. Bestela, eskaera jaso ondoren, itzultzeko prozesua hasiko da.

Eskaera jaso eta Bezeroak zazpi astegun izango ditu jasotako produktua itzultzeko. Zehaztutako epean Bezeroak edozein bide legalaren bidez Euskal Kulturgintza SAri kontratua aldatzeko borondatea adieraziko dio. Itzulitako eskaerarekin batera emate albarana eta, bere kasuan, Euskal Kulturgintza SAk sortutako faktura joango dira; itzulketa gastuak Euskal Kulturgintza SAk bereganatuko ditu. Kasu hauetan Euskal Kulturgintza SAk erosketaren dirua banku-transferentzia bidez itzuliko du Bezeroak zehaztutako kontuan, posta bidezko igorpenaren bidez edo bere kontu pertsonalean sartuz.

El Cliente podrá devolver cualquier artículo que haya comprado a Euskal Kulturgintza S.A. siempre y cuando los productos no hayan sido abiertos ni usados y conserven su precinto o embalaje original. En estos casos, Euskal Kulturgintza S.A., devolverá el dinero de la compra a través de un abono en la tarjeta de crédito, mediante una transferencia bancaria a la cuenta indicada por el Cliente o mediante abono en su cuenta personal.


Euskal Kulturgintza S.A. hace todos los esfuerzos dentro de sus medios para ofrecer la información contenida en el sitio Web de forma veraz y sin errores tipográficos. En el caso que en algún momento se produjera algún error de este tipo, ajeno en todo momento a la voluntad de Euskal Kulturgintza S.A., se procedería inmediatamente a su corrección. De existir un error tipográfico en alguno de los precios mostrados y algún Cliente hubiera tomado una decisión de compra basada en dicho error.
Los contenidos del sitio Web pueden, en ocasiones, mostrar información provisional sobre algunos productos. En el caso que la información facilitada no correspondiera a las características del producto el Cliente tendrá derecho a rescindir su compra sin ningún coste por su parte.

Para cualquier incidencia relacionada con la devolución de artículos de nuestra tienda puede contactar con nuestro departamento de Atención al Cliente a través del sitio Web o por teléfono (902 115 210 ó +34 943 310 301).

6-Zerbitzua eskatzeko:

Produktuak edota zerbitzuak lortzeko, erosketa inprimakia bete behar da, datu pertsonalekin zein ordainketa datuekin.

Erosteko Agindua behin jaso ondoren, Euskal Kulturgintza SAk Erosteko Aginduan azaltzen den posta elektronikoaren helbidera salerosketaren baieztapena bidaliko du.

7-Euskal Kulturgintza SAren erantzukizuna:

Euskal Kulturgintza SAk ez du beregain hartzen Bezeroak hartutako produktuen berma, argitaletxeek berma hori eskaintzen baitute. Denda erabilgarri izateko, telekomunikazio-sistemen baitan dago eta bereziki Internet sarearen baitan; Euskal Kulturgintza SAk ez du beregain hartzen, bere kontrolpean ez dauden mozketaz, atzerapenaz, akatsaz edo dena delakoaz. Halaber, hauen artean egon daitezke: konexio-softwareren, sistema informatikoaren, modemaren, sistema elektrikoaren edo telekomunikazioaren sareen arazoak.

Euskal Kulturgintza SAk bere Bezeroei ezin die ziurtatu bere Web orrian eskaintzen diren produktuen eskuragarritasuna ezta emateko epea ere, bermearen bat zehazten den produktuetan izan ezik. Katalogoa ez da zehatza, iragarritako liburuen argitaletxeek bere izakinak aurrez komunikatzen ez dituztelako eta emateko epeak bermatzen ez dituztelako. Honengatik, Euskal Kulturgintza SAk bere bezeroei ezin die zehazki informatu produktuen eskuragarritasunaz edo emateko epeaz, argitaletxeak produktuaren bidalketaren baitan baitago.

Euskal Kulturgintza SAk komertzializatzen dituen produktuek dituzten informazioak, edukiak, baieztapenak edo adierazpenak ez ditu beregain hartzen. Honen erantzukizuna produktuen editoreen edo banatzaileen gain dago. Bezeroak ulertzen du Euskal Kulturgintza SA bera eta editorea edo banatzailearen arteko bitartekari dela.

8-Bezeroaren erantzukizuna:

Bezeroak Zerbitzuen erabilpen legala egin behar du, egungo legeak urratu gabe, ezta hirugarren pertsonen eskubideak eta interesak urratu ere. Bezeroak bermatzen ditu kontratazio-inprimakiak betetzean emaniko datuak; Euskal Kulturgintza SAri kalte egin gabe, datu okerrak erabiltzeagatik.

Halaber, eskatutako produktua jaso ahal izateko, helbidea emateko konpromisoa hartzen du.

Baldintza hauetariko bat ez betetzekotan, Euskal Kulturgintza SAk bere Zerbitzuak ken ditzake, Bezeroari aurrez abisatu gabe eta kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik gabe.

9-Datu pertsonalak eta komunikazio pertsonalak:

Abenduaren 13ko 15/99ko Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, Bezeroari jakinarazi zaio, produktua erostean ematen dizkigun datuak Euska Kulturgintza SAren fitxategian gordeko direla, harreman komertziala errazteko asmoz, eta nobedadeen, produktuen eta zerbitzuen berri emateko, idatzizko edo euskarri elektronikoen bidez.

Bezeroak komunikazio komertzialak jasotzeko baimena ken dezake edozein unetan, elkar@elkar.com helbidera mezua bidaliz. Halaber, Elkar Taldearen beste enpresa batzuei datuak pasatzea onartzen du Bezeroak. Enpresa hauen informazioa http://www.elkarfundazioa.org orrian aurki daiteke. Enpresa hauen jarduerak arlo editorialekoak, hezkuntzakoak, kulturakoak eta urruneko salmentakoak dira.

Bezeroak enpresa hauei bere datuak ez bidaltzea nahi badu, elkar@elkar.com helbidera mezua bidali ahal du. Erosketa egiten duzun unetik 30 egunetara zure komunikazioa ez jasotzekotan, baimena ematen duzula ulertuko dugu. Bukatzeko, jakinarazten dizuegu, sartzeko, aldatzeko, bertan behera uzteko eskubideak erabil ditzakezu, Euskal Kulturgintza SA Portuetxe Kalea 88, 20018 ¿ Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, helbidera idatziz edo elkar@elkar.com. helbidera mezua bidaliz.

Zure datuak gordetzeko helburua da gurekiko harreman kontraktuala kudeatzea, jarduera komertzialak eta publiziatarioak egitea, SMSen, emailen edo posta korreoaren bidez. Ez badu publizitatea jaso nahi, sartu zure kontuan eta desaktibatu Newsletter edo informazioak.

10-Jabetza industriala eta intelektuala:

Euskal Kulturgintza SAren orrian azaltzen diren lanen, marken, logoen edo babesa behar duen edozeinen jabetza intelektualaren zein industrialaren eskubideak Euskal Kulturgintza Sarenak baino ez dira; beste jabetza bat zehazten ez den bitartean.

Lanak, markak, logoak eta abar erreprodukzio, banaketa, komertzializazio edo aldaketa ez onartuak Euskal Kulturgintza SAren jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen urraketa dira, eta ekintza judizialak garatu ahal izango ditu bere eskubideak babesteko.

Halaber, Web orriaren bidez Bezeroak lor dezakeen informazioa ere babestua egon daiteke, jabetza industrialaren, intelektualaren edo bestelakoaren eskubideen bidez. Euskal Kulturgintza SA ez da arduratzen, bezeroak egin ditzakeen urraketaz.

11-Cookiak:

Zure nabigazioa errazteko, zure saskiaren edukia kudeatzeko, gure aholku pertsonalizatuak eskaintzeko eta gure eskaintzen berri emateko, gure Web orriak cookiak eta IP biltzeko euskarriak erabiltzen ditu.

Zure ekipoan uzten dugun fitxategia da cookia eta bere helburua zure nabigazioa erraztea baino ez da (ez du birusik eta ezin da exekutatu, fitxategi aktiboa ez delako). Cookia elkar.com orriak eta zuk irakurri ahal duzue, eta nahi izanez gero, ezabatu ahal du, nabigatzailearen aukeren bidez.

12-Eskaera egiteko:

www.elkar.com orrira konektatu behar duzu eta erabiltzaile moduan erregistratu, dendan une bakoitzean azaltzen den inprimaki elektronikoa bete, argibideak aintzat hartuz. Erregistratu ondoren, eta produktuak erosi ahal izateko, nahi duzuen produktua saskian sartu behar, pantailan azaltzen diren argibideak jarraituz, eskaera orria betez eta bera onartuz.

Web orrian azaltzen diren prezioak eta eskaintzak www.elkar.com orriarren bidez egiten diren eskaintzerako dira eta, again, ez datoz bat Elkar beste dendetan dauden prezioekin eta eskaintzekin.

Bezeroak eskaera onartzerakoan, kontratazioaren baldintza orokorrak ezagutu eta onartzen ditu. Euskal Kulturgintza SAk erregistratu dituen datuak elkar.com eta bere bezeroen arteko harreman komertzialen probak dira.

Elkar.com-ek kontratuaren dokumentu elektronikoa gordeko du eta hau eskuragarria izango da.

Erosketa egin ondoren eta erosketa egiten den unetik eperik laburrenean, elkar.com orriaren Bezeroaren Arretarako Zerbitzuak erosketa agiria bidaliko dizu. Bertan azaltzen diren datuekin ados ez egotekotan, datuen aldaketa edo eskaera bertan behera uztea eskatu ahal duzu.

13-Legeak:

Kontratu honi ezarri ahal zaion legea, Lege Espainola da.

Donostiako epaitegi eta auzitegiek izango dute sortutako arazo edo gatazka ebazteko jurisdikzioa eta eskumena.

contact
Portuetxe, 88
Igara Auzoa
20018 Donostia
Tel: +34 902 115 210
elkar@elkar.com
Bai euskarari. Zerbitzua eta lana euskaraz thawte
© 1998-2012 elkar liburu denda