elkar
Livres Musique dvd Jeux
Démarrer session Enregistrement
Zure posta elektronikoa edo bezero zenbakia:
Mot de passe:
Si vous avez oublié votre mot de passe cliquez ici
00
Panier de commande
elkar
Conditions d'utilisation

1-Web orriaren jabearen nortasuna:

Orriaren jabea Euskal Kulturgintza S.A.da eta bere nortasunaren eta bere inguruko informazioaren berri orri honen “Nor garen” atalean jasotzen da. Hemendik aurrera konpainia esatean, web orriaren jabeaz, Euskal Kulturgintza S.A.z hitz egingo dugu.

2-Erabiltzeko baldintzak onartzea:

Baldintza hauek (hemendik aurrera Ohar Legala) Euskal Kulturgintza S.A.k URL honetan publikoari eskaintzen dion Web orriaren erabilpena arautuko dute.

Hirugarren batek Web orria erabiltzen badu, Erabiltzaile izaera ematen zaio eta honek dakar Erabiltzaileak Ohar Legalaren baldintza guzti-guztiak onartzea.

Euskal Kulturgintza, S.A.k Web orrian bestelako baldintzapean dauden zerbitzuak eta produktuak eskaini ahal ditu. Baldintza berezi hauek Ohar Legalarenak kendu, osatu edota aldatzen dituzten eta Erabiltzaileari horien berri emango zaio.

3-Web orriaren erabilpen zuzena:

Erbiltzaileak Web orria, edukiak eta zerbitzuak erabiliko ditu Legearen, Ohara Legalaren, ohitura onen eta ordenu publikoaren arabera. Halaber, Erabiltzaileak onartzen du Web orria edo beren bidez ematen diren zerbitzuak ezin dituela erabili helburu ez legalekin edo Ohar Legalaren kontra aritzeko, hirugarrenen eskubideekiko edo interesekiko kaltegarriak badira, edo edozein modutan Web orria edo bere zerbitzuak apurtu edo kaltetu, edo beste erabiltzaileek Web orria ezin erabili. Gainera, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Elkarren Web orrian dauden datuak, programak edo dokumentu elektronikoak, edozein modutan, ez apurtzeko, aldatzeko edo, kaltetzeko..

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du gainontzeko erabiltzaileen sarbidea ez oztopatzeko, Euskal Kulturgintza S.A.k zerbitzua eskaintzeko erabiltzen dituen baliabide informatikoa era masiboan kontsumituz; halaber, sistema hauek ez kaltetzeko, ez mozteko edo akatsak ez sortzeko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzaileak ere konpromisoa hartzen du Euskal Kulturgintza S.A.ren edo hirugarren sistema informatikoen aldaketa edo kaltea sor dezaketen programak, birusak, makroak, applet-ak, Active-X kontrolak edo edozein tresna logikoa edo karakter sekuentzia ez sartzeko.

4-Publizitatea:

Web orriaren parteren batean eduki publizitarioak egon daitezke edo babestua izan.

Iragarleek eta babesleek Web orrian sartzeko bidaltzen duten materialak legea betetzen duela ziurtatu behar dute. Eduki publizitarioek edo babesleen edukiek izan ditzaketen edozein akats edo erroren erantzulea ez da Euskal Kulturgintza, S.A.

Dena den, Web orri honen edozein eduki publizitarioren inguruko kezka bideratzeko, helbide elektroniko honetara jo daiteke: elkar@elkar.com.

5-Jabetza intelektuala eta industriala:

Web orriaren eduki guztiak, kontrakoa ez adieraztekotan, Euskal Kultugintza S.A.renak dira eta izaera izendatzailea, ez mugatzailea, diseinu grafikoa, iturri kodea, logoak, testuak, grafikoak, irudiak, argazkiak eta Web orrian agertzen diren gainontzeko elementuak.

Halaber, Web orrian agertzen diren izen komertzial, marka edo zeinu bereizgarri guztiak Legez babestuak daude.

Euskal Kulturgintza, S.A.k Web orriaren inguruko eskubiderik edo bertan eskaintzen dituen zerbitzuen eskubiderik Erabiltzaileari ez dio ematen ezta inolako lizentziarik edo erabilpen pertsonalerako baimenik ere.

Horregatik, Erabiltzaileak onartzen du Web orri honen edukiak erreproduzitzea, banatzea, merkatuan jartzea, aldatzea edo edozein modutan ustiatzea Euskal Kulturgintza S.A.ren jabetza intelektualaren edo industrialaren kontrako arau haustea dela.

6-Erantzukizun erregimena:

6.1. Weba erabiltzearen erantzukizuna

Wen orriaren erabilpenean Erabiltzaileak egin ditzakeen arau hauste edo sor ditzakeen kalteen erantzule bakara bera da; Euskal Kulturgintza S.A., bere kideak, taldearen enpresak, laguntzaileak, langileak eta ordezkariak ez dira Erabiltzailearen ekintzen erantzuleak.


Euskal Kulturgintza, S.A.k Web orriaren informazioa eguneratua eta benetakoa izan dadin ahaleginak egingo ditu; hala ere, Euskal Kulturgintza, S.A.k ez ditu beregain hartzen Web orriaren edukietan egon daitezkeen akatsak edo hutsuneak.

6.2. Web orriaren funtzionamenduaren gaineko erantzukizuna

Euskal Kulturgintza, S.A.k ez ditu beregain hartzen Euskal Kurturgintza S.A.ren kanpoko eragileengatik sistema elektronikoaren funtzionamenduan egon daitezkeen interferentzien, akatsen, mozketen, birus informatikoen, telefono matxuren edo deskonexioen erantzukizunak.

Halaber, Euskal Kulturgintza, S.A.k ez ditu beregain hartzen Euskal Kulturgintza, S.A.ren kontroletik kanpo egon daitezkeen hirugarren pertsona batzuek eginiko kalteak, eta Interneten edo telefono lineetan egon daitezkeen arazoek sortu ahal dituzten atzerapenak edo sistema operatiboen blokeoak.


Euskal Kulturgintza, S.A.k Web orriaren zerbitzua bertan behera utz dezake, inolako abisurik gabe, mantenu, konpondu, eguneratu edo hobetzeko lanak egin ahal izateko.

6.3. Loturekiko erantzukizuna

Web orrian dauden loturek Erabiltzailea beste Web orri batzuetara eraman dezake.


Euskal Kulturgintza, S.A.k ez du beregain hartzen bere Web orritik kanpo egon daitekeen informazioaren erantzukizuna; izan ere, loturen funtzioa da gai zehatz baten inguruan beste informazio iturri batzuk daudela azaltzea.


Euskal Kulturgintza, S.A. lotura hauen funtzionamendu zuzenaren, lotura hauek emaniko emaitzen, edukiaren legalitatea, edukia edo informazioa benetakoa izatearen erantzukizunaz salbuetsita dago; halaber, Erabiltzailek loturaren bidez aurkitutako orriaren informazioak egin diezaioken kaleaz ere salbuetsita dago Euskal Kulturgintza, S.A.

6.4. Foroen gaineko erantzukizuna

Euskal Kulturgintza, S.A.k Erabiltzaileei iruzkinak dagozkien ataletan sartzeko aukera eskaintzen die. Iruzkin hauek argitaratuko dira Oha Legal honen arabera. Ados ez egotekotan, mesedez, ez erabili zerbitzu hauek.


Iruzkinak egitean identifikatu den pertsona da iruzkin horien erantzule bakarra; halaber, pertsona berak Web orrian iruzkinak sartzeak legea betetzen duela ziurtatu behar du.


Iruzkinek ez dute Euskal Kulturgintza, S.A.ren iritzia islatzen eta Euskal Kulturgintza, S.A.k honen inguruko adierazpenik ez du egiten. Euskal Kulturgintza, S.A.k ez ditu beregain hartzen Foroetako iruzkinek izan ditzaketen akatsak, erroreak edo arau hausteak.

7-Web orrian lortutako datu pertsonalekiko politika:

7.1. Formularioen bidez

Web orriaren formulario bakoitzean azaltzen denari kalte egin gabe, Erabiltzailek bere bere datu pertsonalak formularioetan sartzen dituenean, Euskal Kulturgintza S.A.ri baimena ematen dio bere datu pertsonalak erabiltzeko, bertan azaltzen diren helburuekin. Euskal Kulturgintza, S.A.k Erabiltzailearen datu pertsonalak bere fitxategi propioan sartuko ditu eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziari horren berri emango dio. Erabiltzaileak edo bere ordezkari legalak edozein momentutan egikaritu ahal izango ditu emandako datu pertsonaletan sartzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta deuseztatzeko eskubideak; horretarako Web orri honen Nortzuk gara atalean azaltzen den helbidera bere eskaera idaztiz eta sinatuta bidali behar du.

7.2. Cookien bidez

Web honek cookiak erabiltzen ditu. Cookiak datu-fitxategiak dira eta hurren informazioa ezagutzea ahalbideratzen digute:

  • Erabiltzaileak Web orrian sartu zen azken unearen data eta ordua.
  • Gure Web orrian sartu zen lehen aldian aukeratutako edukien diseinua.
  • Atal mugatuetara sartzeko kontrolatzen duten segurtasun elementuak.
  • Estatistikak, mantenurako eta Web orria hobetzeko informeak egiteko bisita-kopuruak, ikusitako orriak, IP helbidea eta abar.
  • Datuen neurketa eta azterketa tresna propioekin egitez gain, Google Analytics eta Omniture Sitecatalyst tresnak ere erabiltzen ditugu.
  • Erabiltzaileak cookiak sortzea ekidin dezake, Nabigatzaile programan aukera hau hautatzen.

7.3. Konfidentzialtasuna

Euskal Kulturgintza, S.A.k konpromisoa hartzen du datu pertsonalen gaineko sekretua izateko eta era konfidentzialean gordetzeko; halaber, datuak ez aldatzeko, galtzeko, ez onartutako erabilpena ez izateko neurriak hartuko ditu, unean-uneko teknologiaren egoeraren arabera.

 

8-Erabiltzailearen oharrak::

Erabiltzaileak Euskal Kulturgintza S.A.ri Web orriaren bidez ematen dizkion datu ez pertsonalak, hots, informazioak, materialek, edukiek edo oharrek jabetza intelektualen edo industrialen eskubideak ezta inolako lege arau ez dutela hausten ziurtatu behar du.

Erabiltzaileak Euskal Kulturgintza, S.A.ri ematen dizkion informazioak, materialak, edukiak edo oharrak ez dira konfidentzialak eta Euskal Kulturgintza, S.A.k bere ustez errarik egokienean erabiltzeko eskubidea dauka.

9-Erabiltzeko baldintzen aldaketa :

Euskal Kulturgintza, S.A.k abisurik gabe, aldatu, garatu edo eguneratu ahal izango du Web orri honen Lege Oharra.

Erabiltzaileari Web orrian sartzen den uneko Lege Oharra aplikatuko zaio, beraz, aldian-aldian Lege Oharra irakurri behar du.

10-Araudi eta jurisdikzio aplikagarriak:

Lege Ohar hau interpretatzeko edo exekutatzeko sor daitekeen edozer arazo edo gatazka Espainian indarrean dagoen legediaren arabera ebatziko da. Donostiako epaitegi eta auzitegiek izango dute sortutako arazo edo gatazka ebazteko jurisdikzioa eta eskumena.

contact
Portuetxe, 88
Igara Auzoa
20018 Donostia
Tel: +34 902 115 210
elkar@elkar.com
Bai euskarari. Zerbitzua eta lana euskaraz thawte
© 1998-2012 elkar liburu denda