elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  euskal gaia  »  euskal artea  »  euskal musikologia
plazer bat izan duk, benito! - Pako Aristi Urtuzaga / Mikel Markez
plazer bat izan duk, benito!
  • ISBN: 978-84-9783-991-4
  • EAN: 9788497839914
  • Argitaletxea: ELKAR
  • Bilduma: LEKUKO
  • Hizkuntza: Euskara
  • Edizio urtea: 2012
  • Orri kopurua: 264
  • Neurria: 210x160x20

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

22,05 €

elkar txartela 20,95 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Plazer bat izan duk, Benito! , Pako Aristi Urtuzaga, Mikel Markez: Urtetan bildu dira Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markez: hilero-hilero, bakoitzaren herrian txandaka, lasai bazkaldu eta bazkalondo luzean hitz-aspertu bat izateko, honetaz eta hartaz. Aristi eta Markez pribilegiatuak sentitu ziren, Benito intimo eta hurbil bat ezagutzeko aukera izan zutelako, oso jende gutxik bezala, eta pentsatu zuten solasaldi haietan oinarrituta liburu bat egitea.
Hainbat gai agertzen dira orriotan barrena: musika, noski, baina horrekin batera bizitza eta heriotza, Euskal Herriaren izatea eta munduaren zentzua edo zentzurik eza... Horien guztien bitartez deskubrituko dugu Lertxundi desberdin bat: hausnarketaren eta esperientziaren bitartez pentsamendu propio eta berezia landu duena, bizitzaren aurrean jarrera pertsonala hartzen eta koherentziaz jokatzen jakin duena.
Kantari liluragarria dugu Benito Lertxundi, bere doinu magiko eta ahots sentsualari esker euskaldun jendeari gozarazi eta amets eragin diona hainbat belaunaldiz. Horrez gain, pentsalari original eta sakon bat aurkezten digute Aristik eta Markezek, nork bere estiloan: pasadizoz eta gogoetaz, Benitok iradokitakoei beren errotako alea erantsiz, sei eskutara idatzitako obra eder eta gogoangarri bat egiteko.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X