- Egilea: Pako Aristi
- ISBN: 978-84-9746-778-0
- EAN: 9788497467780
- Argitaletxea: EREIN
- Bilduma: SAIOPAPERAK PENTSAMENDUA
- Hizkuntza: Euskara
- Edizio urtea: 2012
STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Hona euskaldunon artean independentziaren espirituak egin duen ibilbide luzea jasotzen duen liburu argigarria. Saiakeraren baliabide guztiak erabiliz, hala nola kronika historikoak, hedabideak, filmeak, elkarrizketak edota gogoeta filosofikoak, gure egoeraren diagnostiko zorrotza agertzen du, baina ez hori bakarrik: proposamen eta definizio sorta ederra uzten du mahai gainean, irakurlearen esku.
Tony Judt-ek dioen bezala, “ez dugu beste modu batean pentsatuko, beste modu batean hitz egiten ez badugu”. Maiz, zirkulazioan jarri duten gure argazki politikoa begiratzen dugu, eta ez gara gauza horren atzean dagoen eraikuntza linguistiko-inperialista ikusteko ere.
Euskaldunok politikaz haserretu gabe hitz egiten ikasi beharrean gaude, etorkizuna irabazi nahi badugu. Hori da heldutasuna herri batentzat: “osotasunaren kontzientzia” pizten den unea.
Liburu kritikoa da, baina atsegina; gogoetatsua, baina bizia; estilo periodistikoan idatzia, baina idazle helduaren eskarmentutik sortua.
Kasik nobela bat bezala irakurtzen den kronika zirraragarria.