elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  literatura  »  gaur egungo literatura  »  gaur egungo literatura
galerna - Iratxe Esnaola Aldanondo
galerna

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

12,60 €

elkar txartela 12,60 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia
“Egunak zeramatzaten Hotelean etortzekoa zen ekaitzaz hizketan. Arrats aldera bezero eta zerbitzariek Hoteleko kafetegitik begiratzen zioten udako kostalde eguzkitsuari. Galernaren zain zeuden denak, ozeano atlantikoko ekaitz bat-batekoaren zain, itsasotik sartzen zena egun sargorien amaieran. Zerua zikindu eta haizea norabide kontraesankorretan bere buruari bultzaka hastea espero zen; euripean udatiarrak aterpe bila hastea. Baina uda hartan galernak ez zuen eztanda egin nahi eta bero sapak berean jarraitzen zuen S.S.ko hirian. Itxarote hura, azkenerako, itxitura bat zen bere baitan.” Abuztuko azken eguna da itsasertzeko hiri turistiko batean; beroa jasanezina da, eta galerna datorrela antzematen da. Giro sargori horretan lau pertsonaia: Nora eta Sebasian Bechener, batetik, adin ertaineko turista bikotea, zer nahi duten argi ez dutela; hoteleko zuzendaria eta bere alaba nerabea,bestetik, nora ezeko uharte banatan sartuak. Lauren arteko harreman sare bat hedatuz doa, gero eta nahasiagoa, guztiak ere korapilatuko dituena. Erritmoaren erabilera zehatzez eta tentsioari une oro eutsiz, sentimenduen biluzte-ariketa bikaina egin du egileak Augustin Zubikarai nobela labur saria irabazi duen lan honetan. Erromantizismoaren antipodetan, pertsonaiekiko distantzia nabarmen uzten duen idazkera hotz eta zorrotz baten bidez, opera prima batean eskertzekoa den trebezia erakusten digu IratxeEsnaolak.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X