elkar
Bilaketa
Aurreratua
 
Itxi
Posta elektronikoa:
L.O.P.D. politika

Liburuak  »  haur eta gazte literatura  »  haur eta gazte literatura  »  haur eta gazte literatura 6-8 urte
euria ari duenean - Leire Salaberria
euria ari duenean

STOCKEAN Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.

12,60 €

elkar txartela 12,60 €

Saskiratu saskiratu

Bidalketa gastuak ?

DOAN elkar dendetan

ETXEAN DOAN 49€tik gora

Sinopsia

Album poetikoa, eguneroko errealitateari beste modu batez begiratzen diona. Normalean, hodeiak eta euria tristeziarekin eta umore txarrarekin lotzen dira, baina, hemen, baikortasunerako eta fantasiarako ate dira: kalean nahasten diren koloretako euritakoak, hezetasuna ospatzen duten barraskiloak, berriz berdatzen diren arbolak... Kontakizun labur honen narratzailearentzat festa dira egun euritsuak: aitak autoz eramaten du eskolara, eta, putzuetan, plisti-plasta ibiltzen da eta alegiazko arrainak harrapatzen ditu.
Oreka egokia dago testuaren eta irudien artean. Kontakizunaren lirismoak eta hitzak eta irudiak inguratzen dituen giro magikoak irakurleen enpatia eta bihotza pizten dituzte. Eta egun euritsuetako argi ahula izaten bada ere, egileak kolorez eta kontrastez bete nahi izan ditu liburu honetako orrialdeak. Liburuari poza dario, eta garbi dago gonbita: eguraldia txarrean eta nekeetan, irria ezpainetan. Euria ari duenean liburua irabazle gertatu zen Etxepare Sariaren V. Edizioan. Sari hau Nafarroako zenbait toki entitatek antolatzen dute, euskara zerbitzuen bitartez, Nafarroako Gobernuaren eta Pamiela argitaletxearen laguntzarekin. Leire Salaberriaren lana 19 lanen artean hautatu zuen Patxi Zubizarretak, Iñaki Agirrezabalek, Mikel Valverdek eta Jon Zabaletak osatutako epaimahaiak.

BIDALKETAK DOAN

  • elkar liburu-dendetan
  • etxean 49€-tik aurrera (soilik penintsulan)

ITZULKETA

  • Gehienez 15 egun (jasotzen denetik)
  • Itzulketa bideak: elkar liburu-dendetan, biltegira bidali (Haizpea industriagunea 1, 20150 Aduna).
© 1998-2024 elkar liburu denda
X