STOCKEAN
Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.eus gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
“des egiten” poema-bilduma Ione Gorostarzuren lehenengo liburua da, Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea. Gorostarzu Berastegin sortu zen 1984an, Historian lizentziatua da, lanbidez irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolan ibilia. Poesiak betidanik erabili dituen gaiak berritzen dizkigu “des egiten” deritzan lan honek: norbere izaeraren zurkaitz eta kontraesanak, existentziaren gorabeherak, maitasunaren buruhausteak, idazteak berak duen zentzua edo zentzurik eza... Hori guztia gaurko begirada gazte eta fresko batekin, hitzen hautaketa fin eta erritmoaren sen berezkoarekin. Kontuan hartzeko ahots berri bat, hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berri bat.
Asko ibili ohi dira ene gorputzean sartu-ateran maitasunaren izenean aterik jo gabe batzuetan bisita laburrean besteetan Amodio batzuk buruan sartzen zaizkit eta kontu kontari aritzen bakarrik nagoela ere horrelakoetan maitasuna geldoa da
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko.
. Informazio gehiago nahi baduzu edo cookieak konfiguratu nahi badituzu, kontsultatu gure Cookie Politika.