- Autor: Batzuk
- ISBN: 978-84-615-7275-5
- EAN: 9788461572755
- Editorial: KONTSEILUA
- Idioma: Euskera
- Año de edición: 2012
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
Hizkuntzaren keinua: Euskaraz bizi nahi dut kanpainaren barruan, Hizkuntzaren keinua liburu kolektiboa kaleratu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. 25 idazle-ilustratzaile bikoteren lanak biltzen ditu liburuak, eta testu eta irudi guztiek euskara dute gai nagusi eta ardatz.
Aingeru Epaltza, Itxaro Borda, Patxi Zubizarreta, Anjel Lertxundi, Unai Elorriaga, Karmele Jaio Aureia Arkotxa, Rikaro Arregi Diaz de Herdia, Iban Zaldua eta eta Harkaitz Cano daude idazleen artean; ilustratzaileen artean, Jokin Mitxelena, Aitziber Alonso. Maite Gurrutxaga, Erramun Landa, Eider Eibar eta Begoña Durruti, besteak beste. Leire Salaberria da azaleko irudiaren egilea.
Muga bakarra jarri zieten idazleei testuak eskatu zizkietenean, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak liburuaren hitzaureran dioenez: 1.000 karakteretik gora ez idaztea. Muga hori errespetatuta, idazle bakoitzak bere hautua egin du formari edo generoari dagokionean: ipuina, narrazioa, olerkia, istorioa, oroitzapena, hausnarketa…