- Autor: Itxaro Borda
- ISBN: 978-84-92468-39-3
- EAN: 9788492468393
- Editorial: SUSA
- Colección: NARRATIBA
- Idioma: Euskera
- Año de edición: 2012
- Tamaño: 215x135x16
ENSTOCK Artículo en stock. Artículo disponible en elkar.eus. Los artículos en stock salen del almacén en un plazo no superior a 48 horas laborables. El plazo de entrega, dependerá de la forma de envío y del país de destino seleccionado.
Boga Boga, Itxaro Borda: Amaia Ezpeldoi gure literaturako pertsonaia berezietarik bat da. Detektibe honen bosgarren nobela dakar orain Itxaro Bordak, ezustekoz betetako kontakizun bizigarria.
Baionan zabor biltzaile lanetan jarduteaz gainera, aspaldiko desagertze bat argitzen tematuko da Amaia Ezpeldoi. Badira hogeita bost urte pasa Jana Elgebeltz garaztarra azkenekoz ikusi zutela, Santizpiritu zubian, 1985eko Baionako festetan. Alabaina, Janaren anaia Danielek esan du, bilatu duela leku guztietan, mundu osoa aspertu duela galdezka eta ez duela aztarnarik kausitu. “Ameriketan da menturaz” erantzun dio Amaiak, bera hara joango bailitzateke ihes egitekotan.
Itsasoaz bestaldera joan gabe baina bost neska adiskide eta alegeraren laguntzari esker, aferaren muinera gerturatzen hasiko da detektibea, eta pixkanaka konturatuko da nor zen Jana Elgebeltz: klandestinitatean engaiatutako ekintzailea.