elkar
Libros Música dvd Juegos
Iniciar sesión Regístrate
e-mail o código de cliente:
Contraseña:
Si no recuerdas tu contraseña pulsa aquí
00
Cesta de la compra
16,65 €
15,82€cliente fiel
  • Dé su opinión
  • Imprimir
*Nombre:
*Correo electrónico:
*Valorar:
*Opinión:
Enviar
Sinopsis

Ez dakit oso ondo noiz izan zen, baina kontuak aterata hirurogeita hamaikan edo hamabian izan behar zuen. Bidaia luze bat egin ondoren, goizeko ordu txikietan ailegatu nintzen herrira, eta, ohiko nuen bezala, gure auzo zaharrean aurkitu nuen autoa uzteko lekua. Garai haietan eta auzo hartan ez zen zaila izaten.
Oinez etxerantz nindoala, jaiotetxe aurretik pasatu nintzenean, uste baino beranduago zela konturatu nintzen, eta uste baino nekatuago nengoela ere bai. Eguneko neke guztiak batera pilatu zitzaizkidan.
Ohea amets nuela, eta goizaldeko isiltasuna lagun, sinetsi ezinezko ikuskizuna gertatu zitzaidan bidean.
Galeper koxkortu bat ari zen errepidea gurutzatzen, atzetik dozena erdi bat galeper kume zituela. Ez zuten soinurik egiten, ez berezko "poxpolin, poxpolin" kanturik abesten, ezta beldurrezko txio txikienik ere ateratzen. Isiltasun osoan, errenkada hautsi gabe, marra zuzenean bidea gurutzatu eta bide alboko ate zahar baten barren urratutik sartu ziren paretaz harantzagoko baratze batera.

Comentarios
No hay opiniones. Sé el primero en dar la tuya!

Si le interesó este libro, quizá le interesen estos otros

contacto
Portuetxe, 88
Igara Auzoa
20018 Donostia
Tel: +34 902 115 210
elkar@elkar.com
Bai euskarari. Zerbitzua eta lana euskaraz thawte
© 1998-2012 elkar liburu denda