Help
1-Nola bilatu:
1.1 Nola aurkitu liburua?
Liburuak bilatzeko aukera hauek dituzu: Liburu-dendaren gaien indizean nabigatu. Goiko menuaren ataletan (Nobedadeak, Gomendioak, Salduenak, Aukerak eta Asteko liburuak) nabigatu. Bilatzaile azkarra zein aurreratua erabili.
1.2 Nola erabili bilatzaile azkarra?
Orriaren goiko partearen ezkerraldean dagoen testu-kutxa da. Sartu titulua, autorea edo ISBN eta eskuineko lupa ikonoan sakatu. Bilatzaile honek tituluak eta autoreak bilatzeko bakarrik balio du. Ez ditu bereizten letra larriak eta xeheak ezta azentuak ere, baina hitzaren arabera zehatza da.
Esate baterako:
Idazten baduzu: casa espiritus bilatzaileak aterako dizu La casa de los espíritus liburua eta casa zein espíritu hitzak dituzten titulu guztiak. Zehaztu dituzun hitzak ez dituzten tituluak aurkitu nahi izanez gero, hitz hauek kakotxen artean idatzi, "casa espíritus"
El quixote idatziz gero, ez duzu El quijote aurkituko.1.3 Nola erabili bilatzaile aurreratua?
Bilatzaile hau bilaketa konplexuak egiteko gomendatzen dugu. Bilatzaile azkarraren azpian dagoen loturan erabil dezakezue edo bilaketaren emaitzen orrian bertan.
2-Zergatik erregistratu?
www.elkar.com orriak bezeroei eskatzen dizkien datuak:
1. Erregistro eta preferentziak:
Erabiltzaile izena, pasahitza eta helbide elektronikoa nahikoak dira erregistratzeko. Zerbitzu hobea eskaini ahal izateko, zure literatura-preferentziak eman ahal dizkiguzu. (Nobedadeak, albisteak eta zure preferentziekin zerikusi duten jarduera kulturalak bidali).
Gogoratu zure pasahitza, bere bidez erregistroaren abantaila guztiak eskuragarri izango baitizu.2. Fakturazio datuak
Nahi izanez gero, zure fakturazio zein bidalketa-datuak zehaztu ahal dituzu formularioan bertan.
3. Bidalketa eta ordainketa-motak
Erosteko unean zuk erabakiko dituzu bidalketa-mota (mezularitza azkarra edo posta arrunta) eta ordainketa-mota (jasotzean ordaindu edo txartela)
Erregistratzearen abantailak
Behin erregistratu ondoren, gure bezeroa zara. Zure aurreikuspenak betetzea espero dugu, Elkarrendako bezeroa inportanteena baita. Erregistratzeko benetako abantaila izanda, hau ere egin dezakezu:
1.Zure gustuko literarioen nobedadeen berri jasoko dituzu posta-elektronikoaz.
2.Zure eskaeren egoera denbora errealean ikusiko dituzu.
3.Orrian bertan zure bilaketen kontsultak ikusiko dituzu.
Fakturazio eta bidalketa-formularioa betetzeak erosketa prozesua arinduko dizu. Sistemak zure datuak gogoratu eta ez dituzu sartu beharko hurrengo erosketetan. Orri segurua da eta zure datuak isilpekoak izango dira.
Nola aldatu zure datuak?Goian, eskuinaldean, zure izenean sakatuz gero, zure profila azalduko da. Zure datuak bertan aldatu eta gure datu-basean ere aldatuko dira.
Unean uneko aldaketa egin nahi izanez gero (esate baterako, erosketa baten bidalketa-datuak aldatzea) erosketa-prozesuan egin dezakezu.
3-Eskaera OFFLINE:
Elkarrek ohiko on-line erosketa zerbitzuaz gain, off-line eskaera-orriaren bidez erosteko aukera eskaintzen dizu.
Eskaintza editorial osoa denbora errealean izatea ezinezkoa denez gero, aukera hau abian jarri dugu. Honengatik, nahi dituzun tituluak aurkitzen ez badituzu, sistema honen bidez eskatu ahal dizkiguzu.
Gogoratu, erosten ari zara, ez da kontsulta.
Zuk formularioa beteko duzu, nahi dituzun liburuak zehaztuz. Kontuan izan, gero eta informazio gehiago ematen badiguzu, gero eta errazagoa izango da nahi duzuna ematea. (Adibidez, argitaletxea, edizioa edo itzultzailea adierazgarriak badira, esan).
4-FAQ:
4.1- Erosketa-prozesua
Nola erosi?
Elkar.com orriak onartutako ordainketa-motak.
Nola irekiko dut liburutegi-kontua?4.2- Deuseztapenak eta itzulketak
Nola deuseztatu eskaera?
Nola itzuli liburuak?4.3- Bidalketak
Beste pertsona batzuei bidali ahal diet?
Ze bidalketa-motak daude? Zenbat balio dute? Zein epetan jasoko dut nire eskaera?
4.1- Erosketa prozesua
Nola erosi?
Erosketa arrunta
Liburu-dendan nabigatu, zure gustuko liburua aurkitu arte. Erosi eta zure erosketa Erosketa-saskian azalduko zaizu.Oraindik, erosketa-fasea ez duzu bukatu
Zuk erosi nahi dituzun produktuak erosketa-saskian dituzula, Hasi erosketa botoian sakatu. Hortik Erosketa-sakia orrira joango zara. Bertan datu hauek azalduko zaizkizu: aukeratutako liburua, bere erreferentzia, unitate kopurua eta ordaindu beharrekoa.
Hala ere, ordaindu beharrekoan ez dira bidalketa-gastuak agertzen. Bidalketa-gastuak kalkulatu ahal izateko, estatua, bidalketa-mota eta pisua zehaztu behar dira. Bidalketa-gastuen inguruko informazioa jasotzeko, . sakatu hemen.Eskatutako unitate kopurua alda dezakezu. Orrian nabigatzen jarraitu nahi izanez gero, orriaren goiko partean azaltzen den Hasiera botoian sakatu behar duzu. Zure erosketa-saskian produktu gehiago sartu nahi baduzu, lehen aldian eginiko urratsak errepikatu behar dituzu; saskian liburuen zenbatekoa automatikoki gehituko dira.
Erosketa egiteko, erosketa-prozesuarekin jarraitzeko botoian sakatu behar da. Fakturazio eta bidalketa datuen orria kargatuko da. Datuak bete (hala ere, erregistratzeko prozesua amaitu bazenuen, datu hauek agertuko zaizkizu)
Erosketa-prozesuarekin jarraitzeko botoian sakatu, berriro. Orain ordainketa-motak orria kargatuko da.
Elkar.com orrian bi eratan ordain daiteke:
- Jasotzean ordaindu edo errenboltsoz: bakarrik Espainian.
- Txartela: estatu guztietan
Behin bete ondoren, erosketa-prozesuarekin jarraitzeko botoian sakatu. Onartu eta erosteko orria kargatuko da. Oraindik ez duzu erosi. Orri honetan azalduko dira prozesua osoan zehar zuk sartu dituzun datuak. Berrikusi eta egin beharreko aldaketak burutu. Behin dena ongi dagoela, sakatu ;EROSKETA BURUTU.
4.2. Deuseztatu eta itzultzeko politika
Uneko legeak betez, edozein liburu itzul dezakezu, jaso eta 7 eguneko epe barruan. Ez duzu inolako azalpenik eman behar, edozein liburu egoera normalean onartuko da (bere packaging originala eta erabili gabe). Itzulketa jaso eta 30 eguneko epean Elkar enpresak dirua itzuliko du. Liburua itzuli baino lehen, bezeroaren arretarako bulegoari komunikatu behar diozu eta eskaera bidaltzeko era azalduko dizugu. Aurrez abisua ematea ezinbestekoa da eta Elkar enpresak zehaztutako garraiobidea baino ez da onartuko, bestela, itzulketa ez da gauzatuko. Itzultzearen arrazoia liburua gaizki dagoela edo zuk eskatutako ez dela baldin bada, Elkar.com-ek itzulketa eta bidalketa-gastuak beregain hartuko ditu. Itzultzearen arrazoia liburua ez dela zure gustukoa baldin bada, salneurria itzuliko dizugu, baina ez bidalketa eta itzulketa-gastuak. Dirua banku-transferentziaren bidez itzuliko da, bezeroak zehaztutako kontuan, posta bidez edo kontu pertsonalean dirua sartuz.
DEUSEZTAPENAK
Edozein eskaera bertan behera utz daiteke, produktua bidali baino lehen. Bestela, produktua jaso eta itzuli behar duzu, arestian aipaturiko baldintzen arabera.
Erosketaren segurtasuna:
Zein da segurtasun arazoa?
Formularioa bete eta bidali botoian sakatzean, zure datuak sarera zabaltzan ari zara. Datu hauek zerbitzari zerbitzariz doaz beren helmugara ailegatu arte. Prozesuan zehar dauden edozein zerbitzarian datuak jaso (lapurtu) ahal dituzte. Zure kreditu txartelaren datuak transferitzen ari bazara, datu hauek edonoren esku geldi daitezke.
Zer Zerbitzari Segurua?
Zerbitzari Seguruak zure datuen pribatutasuna ziurtatzen dizute, SSL protokoloaren bidez. SSL protokoloa betetzen duten zerbitzarien arteko komunikazioa segurua da. Edozein Firefox eta Microsof Explorer-ek protokolo hau onartzen dute.
Nola funtzionatzen du SLL protokoloak?
Zure datuak enkriptatzen ditu RSA sistemaren bidez, nabigatzaile seguru baten esparruan daudenean. Firefox edo Explorer nabigatzaileek, zerbitzari seguruarekin batera, datuak enkriptatzen ditu eta norbaitek datuak eskuratzen baditu, ezin izango ditu irakurri pasahitza ez duelako ezagutzen.








