elkar
Books Music dvd Games
Login Sign up
email or customer code:
Password:
If you don't remember your password click here
00
Shopping Cart
elkar
FAQ

FAQ's:

1- Erosketa-prozesua:

Nola erosi?

Elkar.com orriak onartutako ordainketa-motak

Nola irekiko dut liburutegi-kontua?

2- Deuseztapenak eta itzulketak

Nola deuseztatu eskaera? 
Nola itzuli liburuak?

3- Bidalketak

Beste pertsona batzuei bidali ahal diet? 
Ze bidalketa-motak daude? Zenbat balio dute? Zein epetan jasoko dut nire eskaera? 

 

1- Erosketa prozesua

Nola erosi?

Erosketa arrunta 
Liburu-dendan nabigatu, zure gustuko liburua aurkitu arte. Erosi eta zure erosketa Erosketa-saskian azalduko zaizu.
Oraindik, erosketa-fasea ez duzu bukatu.

Zuk erosi nahi dituzun produktuak erosketa-saskian dituzula, Hasi erosketa botoian sakatu. Hortik Erosketa-sakia orrira joango zara. Bertan datu hauek azalduko zaizkizu: aukeratutako liburua, bere erreferentzia, unitate kopurua eta ordaindu beharrekoa.

Hala ere, ordaindu beharrekoan ez dira bidalketa-gastuak agertzen. Bidalketa-gastuak kalkulatu ahal izateko, estatua, bidalketa-mota eta pisua zehaztu behar dira. Bidalketa-gastuen inguruko informazioa jasotzeko, sakatu hemen.

Eskatutako unitate kopurua alda dezakezu. Orrian nabigatzen jarraitu nahi izanez gero, orriaren goiko partean azaltzen den Hasiera botoian sakatu behar duzu. Zure erosketa-saskian produktu gehiago sartu nahi baduzu, lehen aldian eginiko urratsak errepikatu behar dituzu; saskian liburuen zenbatekoa automatikoki gehituko dira.


Erosketa egiteko, erosketa-prozesuarekin jarraitzeko botoian sakatu behar da. Fakturazio eta bidalketa datuen orria kargatuko da. Datuak bete (hala ere, erregistratzeko prozesua amaitu bazenuen, datu hauek agertuko zaizkizu)

Erosketa-prozesuarekin jarraitzeko botoian sakatu, berriro. Orain ordainketa-motak orria kargatuko da.
Elkar.com orrian bi eratan ordain daiteke:

  • Jasotzean ordaindu edo errenboltsoz: bakarrik Espainian

  • Txartela: estatu guztietan

 

Behin bete ondoren, erosketa-prozesuarekin jarraitzeko botoian sakatu. Onartu eta erosteko orria kargatuko da. Oraindik ez duzu erosi. Orri honetan azalduko dira prozesua osoan zehar zuk sartu dituzun datuak. Berrikusi eta egin beharreko aldaketak burutu. Behin dena ongi dagoela, sakatu EROSKETA BURUTU.
Top

2. Deuseztatu eta itzultzeko politika:

Uneko legeak betez, edozein liburu itzul dezakezu, jaso eta 7 eguneko epe barruan. Ez duzu inolako azalpenik eman behar, edozein liburu egoera normalean onartuko da (bere packaging originala eta erabili gabe). Itzulketa jaso eta 30 eguneko epean Elkar enpresak dirua itzuliko du. Liburua itzuli baino lehen, bezeroaren arretarako bulegoari komunikatu behar diozu eta eskaera bidaltzeko era azalduko dizugu. Aurrez abisua ematea ezinbestekoa da eta Elkar enpresak zehaztutako garraiobidea baino ez da onartuko, bestela, itzulketa ez da gauzatuko. Itzultzearen arrazoia liburua gaizki dagoela edo zuk eskatutako ez dela baldin bada, Elkar.com-ek itzulketa eta bidalketa-gastuak beregain hartuko ditu. Itzultzearen arrazoia liburua ez dela zure gustukoa baldin bada, salneurria itzuliko dizugu, baina ez bidalketa eta itzulketa-gastuak. Dirua banku-transferentziaren bidez itzuliko da, bezeroak zehaztutako kontuan, posta bidez edo kontu pertsonalean dirua sartuz.



DEUSEZTAPENAK
Edozein eskaera bertan behera utz daiteke, produktua bidali baino lehen. Bestela, produktua jaso eta itzuli behar duzu, arestian aipaturiko baldintzen arabera.

 

Erosketaren segurtasuna:

Zein da segurtasun arazoa?
Formularioa bete eta bidali botoian sakatzean, zure datuak sarera zabaltzan ari zara. Datu hauek zerbitzari zerbitzariz doaz beren helmugara ailegatu arte. Prozesuan zehar dauden edozein zerbitzarian datuak jaso (lapurtu) ahal dituzte. Zure kreditu txartelaren datuak transferitzen ari bazara, datu hauek edonoren esku geldi daitezke.

Zer Zerbitzari Segurua? 
Zerbitzari Seguruak zure datuen pribatutasuna ziurtatzen dizute, SSL protokoloaren bidez. SSL protokoloa betetzen duten zerbitzarien arteko komunikazioa segurua da. Edozein Netscape Navigator “browser” eta Microsof Explorer-ek protokolo hau onartzen dute.

Nola funtzionatzen du SLL protokoloak? 
Zure datuak enkriptatzen ditu RSA sistemaren bidez, nabigatzaile seguru baten esparruan daudenean. Netscape edo Explorer nabigatzaileek, zerbitzari seguruarekin batera, datuak enkriptatzen ditu eta norbaitek datuak eskuratzen baditu, ezin izango ditu irakurri pasahitza ez duelako ezagutzen.

Nola dakit zerbitzaria segurua dela? 
Firefox nabigatzailean behean ezkerreko partean agertzen giltza beteagatik edo Microsoft Explorer nabigatzailearen kasuan behean eskuinaldean azaltzen den giltzarrapoagatik.
Halaber, URL ere aldatzen da; ez da http, https baizik.

Top
contact
Portuetxe, 88
Igara Auzoa
20018 Donostia
Tel: +34 902 115 210
elkar@elkar.com
Bai euskarari. Zerbitzua eta lana euskaraz thawte
© 1998-2012 elkar liburu denda