Euskal soinu talde berria egitasmo garbi batekin: jendearengan ezagutaraztea inoiz grabatu gabeko aspaldiko bitxikeri batzuk, aintzinako abesti narratiboak eta era berean instrumental berriak jo doinu herrikoietan oinarrituz.
Bere taldekide guztiak eskarmentu handia daukate euskal soinugintzan, hainbat talde eta artisten lanetan parte hartu dutelarik hala nola Ruper Ordorika, Tapia ta Leturia, Alboka, Oreka Tx, Esne Beltza, Izotz, Xabi San Sebastian, Txomin Artola eta Amaia Zubiria, Alaitz eta Maider, Laiotz, Imuntzo eta Beloki, Mal de Ojo, Laket...., baita ere eta besteak beste Hiru Truku, Márta Sebestyén, Mikel Markez, Ken 7, Benito Lertxundi, Juan Mari Beltran, Joxan Goikoetxea, Gorka Knörr, Jexuxmai Lopetegi, Aizpea Goenaga, Olatz Zugasti eta Xabier Euzkitzeren grabaketa eta egitasmotan.
Aintzina - abestutako euskal historio zaharrak gaur egungo moldaketekin, instrumental berriak zahar kutsarekin.
Zigor Sagarna Ahotsa, baxua, panderoa
Juanjo Otxandorena Buzukia
Arkaitz Miner Arrabita, mandolina, zapatak, ahotsa
Alan Griffin Haize-tresnak, musukitarrak