Familia bat oporretan, Mediterraneo aldean; halako batean, amatxi gaixotu eta bat-batean hil zaie; gorpuaren garraio garestiari itzurtzeko, amatxiren hilotza kanpin-dendan bildu, maletategian sartu eta bueltako bidea hartu dute berehala; baina, hirira iristear eta restop batean daudela, autoko traste guztiak lapurtu dizkiete, kanpin-denda eta bere barrukoa barne... Txistea dirudi, edo ugaltzen ari diren leienda urbano horietako bat, baina ez: istorio poliziako baten hasiera besterik ez da hori, katramilaz beteko dena eta irakurlea ustekabez ustekabe eramango duena. Egundoko nobela da Rock'n'Roll, halako kontakizun batek behar dituen dohain eta osagai guztiak dituena: azken hari-muturreraino jositako trama, milimetrikoki neurtua; pertsonaien psikologia sinesgarria, xehetasun guztietan zaindua; gizarte oso baten eta garai baten erretratu zorrotz eta zehatza; umore alu eta zitala, bazterrak oro ugertzen dituena; estilo sendo bezain ederra, pasarte bakoitzari zukua ateratzen diona... Luze segi genezake loreekin; laudorio guztien gainetik, ordea, egiazko arte-lanek izaten duten sentimenduen biluztasuna nagusitzen zaigu: betiko koadrilaren idealizazioaren porrota eta interesen borroka, sexuaren bilaketa etsi eta etsikaitza, nor bere inguruan arrotz eta baztertu sentitzea, bikotekideen arteko harreman beti konplexuak... Edu Saragueta kazetari protagonistak galtzaile erabateko bezain tipikoa irudi lezake: itxuraz ziniko eta alkoholikoa, sakonean samur eta injenuoa... Hala ere, Epaltzak asmatu du bere pertsonaia maila bat gorago eramaten, haren deskalabru ugariak eta pozaldi laburrak irakurleak bere egiteraino.
Izenburua:
Rock'n'roll
Egilea:
Epalza Ruiz de Alda, Aingeru
Salneurria:
18.70 €
Argitaletxea:
Elkar
Artikulua stock-ean. Artikulu hau eskuragarri dago elkar.com gunean. Stock-ean dauden artikuluak 48 orduko epea (lan egunetan) amaitu aurretik ateratzen dira biltegitik. Entrega-epea aldatu egingo da bidalketa moduaren eta eskaera herriaren arabera.
Artikulu hau eskuragarri dago elkar.com gunean, argitaletxetik jaso orduko biltegitik ateratzeko eran, gutxi gora behera 15 (lan egunak) egun bitartean. Alabaina, argitaletxetik jasotzeko epea ezin da aurrez zehaztu eta ondorioz, ezta entrega epea ere. Dena den, uneoro jakinaren gainean edukiko zaitugu, email bitartez, eta eskaria bertan behera utzi ahal izango duzu epea gehiegi luzatuz gero.
Eskuragarri erreserba egiteko elkar.com gunean. Artikulu hau ez dago salgai oraindik, baina ale bat gorde dezakezu elkar.com-en, salmentan jarri ahala jasotzeko.
Atzerriko hornitzale bitartez elkar.com guneak eskaintzen duen inportazio zerbitzu berezia. Atzerriko diskoak zerbitzatzen ditugu, 30 eta 35 lanegun inguruko epean.
Deskatalogatuta egon ez arren, une honetan ez daukagu alerik eta oraingoz editorialak ez digu zerbitzatzen. Horregatik atzeratu egin daiteke produktuaren bidalketa.