eusk |  cast  | fran | engl
Sección:
Libros electrónicos
revista elkar: noticias y recomendaciones de cultura y ocio

elkar fundazioa
» APOLOGIA
APOLOGIA
PEÑA, JULIAN
ELKAR - 05/2005
EUSKAL LITERATURA - 253
 
doble de puntos para tarjeta elkar
ISBN: 978-84-9783-235-9
Precio:   13,60 €
en elkar.com:   12,90 €
En stock
Ondarroako Augustin Zubikarai nobela laburrentzako saria irabazi duen liburua duzu hau, kritika soziala eta karikatura barregarria uztartzen dituen idazlan bitxi eta originala da, irakurleari dibertimendua ez ezik zer pentsatua ere eskainiko diona.



Automobilgintzaren kontra ekiten dio Ramón Merchán terrorista nihilistak, egungo zibilizazioaren produkzio-kontsumo kate etengabea delakoan gu denok esklabo zoriontsu legez lotzen eta itsutzen gaituen tresna.

Guztiz arrazionala izanagatik erotasunaren muga arriskutsuraino daramatzan diskurtso apokaliptikoa darabilte eleberri honetako pertsonaiek: industriako korporazioak saboteatu nahi dituen gaztea, bere ikasle astakirtenei pentsatzen irakatsi nahi dien irakasle ziniko erdi etsitu bat...

Elkarrekin lotzen diren hiru istorioz osatu du Julian Peñak gure gizartearen aurkako kritika garratza eta parodia jostalaria uztartzen dituen kontakizun hau, eta atarikoa Markos Zapiainek ipini dio, liburuaren aitzakiaz hezkuntzari buruz gogoeta egiten duen hitzaurre guztiz jakingarrian.
Elkar Aretoa
Pide tu tarjeta elkar y consigue descuentos en tus compras
tarjeta elkar
elkar@elkar.com Certificado Thawte    Tel: +34 902 115210   
Diseño: Botika & elkar