elkar online liburu denda
» HITZAK
ANITZAK
BABEL MUSIK - 2010/01
CD
 
%10 beherapena elkar txartela dutenentzat
   
elkar txartelarekin:   10,75 €
elkar.com-en:   11,95 €
Stock-ean
Bunpada Sound taldeak, Anitzak ekimenaren laguntzarekin, "Euskal Herria Anitzak Kolektiboa" cd-a
aurkezten du. Asier Ercilla (Ipuin Iberiarrak,Fran Lasuen, Ibon Koteron) David Nanclares (Kukuma, Fran Lasuen ....), Endika Abella (121krew, Bertsound) proiektu berri honetan batu egin dira harresiak etengabe eraikitzen eta suntsitzen diren garai hauetan, aniztasuna ardatza duen musika eta hitzak plazaratuz, horretarako bertoko eta beste jatorrietako musikarien laguntza izan dutelarik; Euskal Herria, Maroko, Angola, Kantabria, Irlanda, etab.
Musika mota asko eta beraien artean ezberdinak aurkitu ditzazkegu proiektu deigarri honetan. New York-en hasi eta urte gutxiren buruan lurraldeko leku guztietara zabaldu zen rap-a, mundu osoan zehar entzun daitezkeen rock eta reggae dohinuak, landu eta zaindu behar dugun gure euskal musika tradizionala eta munduko beste leku askotik jasotako ekarpenak (flamenko, raï, ballenato, etab). Munduan zehar bidaiatzeko hamar kanta, barneko eta kanpoko heziak gainditu nahi dituen ekimena, elkarbizitza multikultural batera abian.