eusk |  cast  | fran | engl
Sección:
Libros electrónicos
revista elkar: noticias y recomendaciones de cultura y ocio

elkar fundazioa
» LURTARRA DA BEGIRATUA
LURTARRA DA BEGIRATUA
ETXABE, XABIER
ELKAR - 04/2004
EUSKAL LITERATURA - 240
 
doble de puntos para tarjeta elkar
ISBN: 978-84-9783-104-8
Precio:   18,00 €
en elkar.com:   17,10 €
En stock
Lurtarra da begiratua, egilearen lehen liburua izan arren, egundoko trebezia eta xarma erakusten dizkigun obra original eta heldua da, generoen artean dantza eta jolas egiten duena, ikerketa historiko nahiz periodistikoa eta familiako oroitzapenak baitatoz oinarrizko nobela aberastera.

Kontatzearen lilura berritzen digu Xabier Etxabek lehenengo lan honetan: bere aitona Jexux ardatz hartuta, haren bizikizun eta familiako gorabeheretatik abiatzen da, iragana izan arren gure artean arrasto sakona utzi duen mundu baten berreraiketa egiteko: XX. mende hasierako apustu, korrikalari, soinu-jotzaile eta erromeriek girotutako Euskal Herri hura.

Lurtarra izan arren xarmaz beteriko begirada darabil idazleak, bai aspaldiko kontuak jorratzean bai gaurkoak azaltzean, denak ere errealitate bakarraren osagai eta segida baitira: gerra zibileko istorioekin tartekatzen da hango fusilatuen hilobien gaurko bilaketa; aitona soinu-jotzailearen pasadizo zaharrak jakitera datoz Trikitilari Elkartekoak orain.

Ofizioa menderatzen duenaren idazkera gihartsu eta freskoa ageri du Etxabek, eta egitura xalo bezain artetsua eman dio bere estreinaldiako lanari: izan ere, liburua idatzi ahala kontatzen baitizkigu langintza horrek sortzen dizkion pozak eta zalantzak, irakurlea ere berehala harrapatzen duen jolas literarioan.
Elkar Aretoa
Pide tu tarjeta elkar y consigue descuentos en tus compras
tarjeta elkar
elkar@elkar.com Certificado Thawte    Tel: +34 902 115210   
Diseño: Botika & elkar